Ingurune eleanitzetan faktore linguistikoen eragina matematikarako konpetentziaren ebaluazioan. Gipuzkoaren kausa. D eredua
- LARRAÑAGA GABIÑA, AINHITZE
- Paula Elosua Oliden Director/a
Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 09 de diciembre de 2019
- José Muñiz Fernández Presidente/a
- Alicia López Jauregui Secretario/a
- Josu Solabarrieta Vocal
Tipo: Tesis
Resumen
Hezkuntza-ebaluazioek puntuazioen konparagarritasuna bermatzearen erronkari egin behar die aurre ingurune eleanitzetan. Ebaluazio prozesuaren zuzentasuna bermatzerako garaian, hezkuntza-errendimenduan eragin dezaketen hizkuntzari loturiko aldagaiak kontuan hartuko beharko lirateke; norbanakoak, linguistikoak edota soziolinguistikoak.Tesi-proiektu honetan, ingurune eleanitz batetan matematikako errendimenduan ikaslearen etxeko hizkuntzak eta, eskolatutako ikastetxea kokaturik dagoen hizkuntza-hiztunen proportzioak eraginik duten aztertu nahi da. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoan, Gipuzkoako ikastetxe publiko zein hitzartutakoetan eskolatutako Lehen Hezkuntzako 4. mailako 4351 ikaslek matematikarako proban lortutako emaitzak analizatu dira. Guztiak, euskara hutsezko D irakaskuntza-ereduan eskolatutako ikasleak dira. Metodologiak bi hurbilketa biltzen ditu; etxeko hizkuntzarekiko probaren baliokidetasunean sakontzen da, eta eredu linealaren esparruan definituriko eredu misto bat zenbatezten da matematikaren konpetentzia aurresateko. Emaitzetan, ebaluazio-probaren baliokidetasun psikometrikoa, eta aldagai linguistikoek duten eragina ondorioztatzen da. Bi analisi mota horien garrantzia azpimarratzen da.